HELDUENTZAKO INGELESA

INGELESA 16 URTETIK GORAKO HELDUENTZAT

02 gailur

Eskolak astean hiru ordukoak dira; bi egunetan banatuta edo saio bakar batean ostiral edo larunbatetan. Esan behar da eskolak goizez zein arratsaldez ematen direla.

Ikasturtea urriaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean bukatzen da.

Taldeak ikasleen maila eta helburuen arabera egiten dira. Batzuk garai batean ikasitakoa gogoratzera datoz, beste batzuk titulu ofizial bat lortzera… horren arabera talde batean edo bestean sartuko dira.

Titulu ofizialetara aurkeztu nahi duten ikasleei  aparteko eskola bat ematen zaie, astean ordubetekoa, azterketaren egitura, eskatzen diren edukiak eta abar ezagutzeko.