HAURRENTZAKO INGELESA

HAURRENTZAKO INGELES ESKOLAK 3 URTETIK AURRERA

Ikasturtea irailaren 16an hasi eta ekainaren 15ean bukatzen da.

Honako taldeak ditugu:

  • Astelehen eta asteazkenetan: 1 ordu eta laurden egunean.
  • Astearte eta ostegunetan: 1 ordu eta laurden egunean.
  • Ostiraletan: 1,75/2 ordu.

3 ETA 5 URTE BITARTEKO HAURRAK

Gailurren txikitatik ingelesa irakastearen aldeko apustua egiten dugu, horregatik eskaintzen ditugu ikastaroak 3 urtetik hasita. Adin horrekin jolas, abesti eta abarren bidez ikasten dute, batez ere ulermen eta mintzamenean zentratuz.

Ikastaro hauen helburu nagusia haurraren hiztegia, entzumena eta mintzamena indartzea da. Guzti hori material dinamiko eta entretenigarrien bidez.

6 ETA 11 URTE BITARTEKO HAURRAK

Adin horrekin haurrek idatzi eta irakurtzeko gaitasuna garatzen dute. Horrela izanik, diziplina guztiak lantzeko aukera dugu: grammar and vocabulary, reading, writing, listening eta speaking. Oinarri gramatikal eta hiztegi sendoak finkatzea da ardatz nagusia.

Gure asmoa da haurrak hizkuntza bat ikastearen garrantziaz ohartaraztea eta txikitatik komunikatzeko gai izan daitezela, beren mailaren arabera: beren burua aurkeztu, elkarrizketa txikiak izan…