INGELESA

BRITISH COUNCIL-EKIN LAN EGITEN DUGU

inglés arrigorriaga

 

Gure zentroa erreferente bihurtu da hizkuntza zentroen artean, ikasleek lortutako titulu ofizialei dagokienez.

Horrela izanik, British Council zentroak, Cambridge University-ko azterketa ofizialak antolatzeaz arduratzen denak, ZENTRO KOLABORATZAILE izendatu gaitu.

Aurten 2015, organismo horren azterketa ofizialak Arrigorriagan antolatzeko ardura hartuko dugu atsegin handiz.

Azterketak prestatzeko lantzen dugun material didaktikoa zentroan bertan lantzen dugu, lan eta dedikazio urte askoren emaitza gisa.

Hizkuntza zerbitzuak eskaintzen ditugu sektore oso desberdinetan:

  • Haur, gazte eta helduei zuzendutako eskolak eta enpresetarako eskolak.
  • Maila guztietako azterketak prestatzen laguntzen dugu: A2 (KET), B1 (PET), B2 (FCE), C1 (CAE) eta C2 (CPE).
  • Ikastaro trinkoak, titulu ofizialak lortzeko prestaketara bideratuak.

Talde txikietan ematen dugu eskola, jarraipen pertsonalizatua eskaini ahal izateko. Material eguneratu eta interaktiboak erabiltzen ditugu, emaitza bikainak bermatuz.

Deitu edo etorri gu ezagutzera eta behar duzun informazio guztia emango dizugu, zehatz-mehatz eta zure beharrizanetara egokituta.