LEHEN HEZKUNTZA

Gela espezifiko bat dugu, talde oso murriztuekin, irakasgai guztiak banaka lantzeko.

Matematikak, ingelesa… baita euskara eta gaztelaniazko irakurmena, idazmena eta erredakzioa ere.

Gela espezifiko bat dugu eta gehienez ere 5 ikasle egoten dira. Bakoitzak behar duen arloan jasotzen du laguntza eta beren beharrizanetan oinarrituta laguntza hori pertsonalizatu egiten da. Adin horretako haurrekin hasten gara ohiturak lantzen, ikaslea autonomoa eta bere egitekoak antolatzeko gai izan dadin.

Idazmena, irakurmena, ahozko adierazpena eta abar lantzen ditugu.