AZTERKETA OFIZIALAK

TITULU OFIZIALAK LORTZEKO PRESTAKETA

examenes oficiales bilbao

Cambridgeko unibertsitateko titulu ofizialak lortzeko prestatzen ditugu ikasleak: Ket, Pet, First, Adavanced, Proficiency, Bec Vantage eta Bec Higher.

Esperientzia handia dugu titulu horien prestakuntzan. Horren bermea dira gure ikasleek lortutako emaitza onak. 200 pertsonak baino gehiagok gainditu dute azken 5 urteetan. Gailur zentroak British Council-ekin lan egiten du.

 

Gure ikasleek Arrigorriagan bertan egin dezakete azterketa, Bilbo edo Barakaldora joan beharrik gabe. Talde guztiek dute titulu ofizialen prestakuntzara bideratutako metodologia bat, gramatika-egiturak indartuz eta maila bakoitzari egokitutako hiztegi zabal eta egokia hartuz.

Eskola horiez gain, Gailurrek ikasleei eskaintzen die astean aparteko gramatika ordu bat emateko aukera. Eskola horretan azterketaren egitura ondo ezagutzeko ariketak egiten dituzte. Aipatu beharra dago, gainera, geure liburu propioak ditugula. Zentroak berak sortuak izan dira eta Cambridgeko azterketetan ematen diren aldaketetara egokituta daude.

Martxoan gure ikasleek “Mock exam” izenekoa egiten dute zentroan bertan. Horrek aukera ematen die azterketa gainditzeko nolako aukerak dituzten jakiteko

Informa zaitez konpromisorik gabe